EHUren udako ikastaroen barruan Elikadura politikak tokiko administrazioan ikastaroa izan zen atzo Eibarren, eta horren berri eman digu Tolomendiko Iker Karrera. Besteak beste elikadura politikak erdigunean jartzearen garrantzia eta hori transbertsalitatez egiteaz hitz egin zela azaldu digu. Eredu desberdinak ere eman zituztela aipatu digu, tartean, Anoetan lantzen ari direna lehen sektorea eta basoaren inguruan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?