Gaur, osteguna, Tolosaldean zer?

Ataria 2019ko eka. 6a, 05:59

Musika, erakusketak, Harri Jaia eta baita sari banaketa ekitaldia ere.

AGENDA GEHIAGO

Osteguna, ekainak 6

 

11:00

Harri jaia

Bedaio, Tolosa

Antzina, eguraldia, uzta (bizi iturri) eta erlijioa uztartzen zituen usadioa zen. 11:00. Meza nagusia eta bertsolariak. Ondoren. Prozesioa San Isidro santua ateraz, eta uztak babesteko eskatuz. Gero hamaiketakoa egingo dute Artubi elkartean: txorixoa, haragi egosia eta salda. Unai Mendizabal eta Mikel Artola bertsolariak, eta Fidel eta Eva Dorronsoro aita-alaba trikitilariak ariko dira, hamaiketako garaia girotzen. 14:30. Bazkaria Abaetxe jatetxean. Ondoren, askari garaian, trikiti eta bertsolarien bigarren saioa. 21:00. Herri afaria Artubi elkartean.

 

19:00

111 Akademia sari banaketa: Harkaitz Cano

Hika txakolindegia, Amasa-Villabona

2018an argitaratutako liburuen artean Fakirraren ahotsa eleberria aukeratu dute gustukoen. Hiru fasetan banatuta 102 kidek parte hartu dute bozketan, eta azken fasean, Katixa Agirreren Amek ez dute eleberria izan du lehiakide Harkaitz Canoren nobelak.

 

20:00

Kontzertua: Flowers & Shelters (Italia)

Bonberenea, Tolosa

Sarrera: 8 euro.

 
 

10:00

19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland'

Topic, Tolosa

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.   Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00

 
 

17:30

20:30

Erakusketa: Kostako bidetik

Aranburu jauregia, Tolosa

Zigor Garcia artista plastikoaren lanekin osatutako erakusketa, arte garaikidearen hizkuntza baliatuz. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.

 

19:30

21:00

Andoni Roblesen erakusketa

Atxulondo kultur etxea, Zizurkil

 

 
 

17:30

20:30

Erakusketa: 'Jorge Malcorra, lanak'

Aranburu jauregia, Tolosa

Hainbat esparrutan aritzen da diseinatzaile moduan, eta orain bere pintura lanak erakutsiko ditu Aranburun.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!