2019/06/06 11:00
Antzina, eguraldia, uzta (bizi iturri) eta erlijioa uztartzen zituen usadioa zen.
11:00. Meza nagusia eta bertsolariak. Ondoren. Prozesioa San Isidro santua ateraz, eta uztak babesteko eskatuz.
Gero hamaiketakoa egingo dute Artubi elkartean: txorixoa, haragi egosia eta salda. Unai Mendizabal eta Mikel Artola bertsolariak, eta Fidel eta Eva Dorronsoro aita-alaba trikitilariak ariko dira, hamaiketako garaia girotzen.
14:30. Bazkaria Abaetxe jatetxean.
Ondoren, askari garaian, trikiti eta bertsolarien bigarren saioa.
21:00. Herri afaria Artubi elkartean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?