Giro bikaina sortu dute hainbat trikitilarik Tolosako alde zaharreko kaleetan egin duten kalejiran. Fandangoak, arin-arinak nahiz kalejirak jo dituzte eta gozatu dute inguruan bildu diren entzuleek ere. Behin kalejira amaituta, Benta Aldea jatetxera joan dira bazkaltzera. Ekintza hauek sortu berria den Tolosaldeko Trikiti elkarteak antolatu ditu, eskualdeko trikiti zaletasuna areagotzeko asmoarekin.