Herriarteko partidak, eskuz zein gomazko paletan

Ataria 2019ko maiatzaren 31

Herriarteko Txapelketa jokatzen ari diren Altzoko pilotariak.

Herriarteko Pilota Txapelketan, eskuzko modalitatean, final-laurdenei ekingo diete lehian geratzen diren eskualdeko bi herriek, Altzok eta Tolosak.

Altzok Azkoitiaren aurka jokatuko du, bihar, Altzo Muinoko frontoian, 17:00etan hasita. Tolosak Ataunen kontra bihar, Ataungo Auzoeta frontoian, 18:00etan hasita.

Gomazko paletan, final-laurdenen itzulerako neurketak dituzte. Anoetak Azkoitian jokatuko du, Gurean, bihar, 10:00etan hasita. Tolosak Irunen aurka jokatuko, bihar, 18:30ean hasita, Irungo Artaleku frontoian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!