15 alkate berri izango dira Tolosaldean

Ataria 2019ko mai. 28a, 10:49

Albizturren eta Baliarrainen oraindik ez dute erabaki zein izendatu alkate; aurpegi berri ugari izango da udaletan.

Ekainaren 15ean hartuko dute kargua udal hautetsi berriek. Horietako askok lehen aldia izango dute herritarren ordezkari gisa eta hamabostek gainera, alkate bezala zin egingo dute. Postu horretan errepikatuko dute zenbait hautetsik: hirugarren agintaldia abiatuko dute Abaltzisketako, Adunako, Amezketako, Anoetako, Asteasuko eta Orexako alkateek eta bigarrena berriz, Belauntza, Berastegi eta Ikaztegietakoak.

Oraindik ere udal gobernua osatzeko elkarrizketak abiatu gabe daudela, EAJko Olatz Peonek alkate postuan errepikatuko balu, 2019 - 2023 agintaldian, hamar emakume izango lirateke alkate Tolosaldean. Bukatzear den legealdian hamahiru ziren kargu horretan ari ziren emakumeak.

ERABAKITZEKO DAUDENAK

Albiztur eta Baliarrainen hautetsi zerrendak aurkeztu dira udal hauteskundeetan eta haiek lortu dituzte boto gehien.

Igandeko udal hauteskundeetan PSE-EEk hautagaitza aurkeztu zuen Albizturren baina bi boto baino ez zituen eskuratu. Honenbestez, Albiztur Bizituz taldeko zazpi kideek lortu dute zinegotzi postua. Hautagaitzako kideek aipatu dutenez, oraindik ez dute zehaztu zein hautetsik hartuko duen alkate kargua.

Baliarrainen, berriz, Auzolanean Bizirik zerrenda aurkeztu dute eta bost zinegotziak zerrenda irekiaren bidez hautatu dira. Oraindik ere ez dute erabaki, ordea, ekainaren 15ean zeinek hartuko duen alkate kargua, udalbatza osatzeko osoko bilkuran.

ALKATEAK

Alkate berriak

Alegia. Arantxa Irazusta.

Alkiza. Inaki Irazabalbeitia.

Altzo. Txomin Rezola.

Amasa-Villabona. Beatriz Unzue.

Berrobi. Benjamin Felix Atutxa.

Bidania-Goiatz. Agurtzane Zelaia.

Elduain. Oihana Amundarain.

Gaztelu. Edurne Gartzia.

Hernialde. Aitor Zubillaga.

Ibarra. Igor Zapirain.

Irura. Gorka Murua.

Larraul. Jose Antonio Rodriguez.

Leaburu-Txarama. Joxe Ramon Eizagirre.

Lizartza. Iñaki Azpiroz.

Orendain. Migel Angel Arsuaga.

Zizurkil. Iker Urruzola.

Errepikatzen duten alkateak

Abaltzisketa. Jon Zubizarreta.

Aduna. Josu Amilibia.

Amezketa. Iñaki Amundarain.

Anoeta. Pello Estanga.

Asteasu. Pili Legarra.

Belauntza. Silvia Moneo.

Berastegi. Amaia Azkue.

Ikaztegieta. Bakarne Otegi.

Orexa. Eneko Maioz.

Alkatetza ziurtatu gabe

Tolosa.

Erabakitzeke

Albiztur.

Baliarrain.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!