14:00etan, parte hartzeak dezima batzuk behera egin du Tolosaldean

Ataria 2019ko maiatzaren 26a

Europako parlamenturako, batzar nagusietarako eta udaletarako hauteskundeak burutzen ari dira gaur. 14:00etan %38,18ko parte hartzea izan da. 2015eko udal hauteskundeetan 38,62koa izan zen datua, ordu berean. Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, aldiz, duela hilabete, 14:00etan bozka emateko eskubidea zuten herritarren %38,72 pasa zen hautetsontzietatik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!