Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, udal hauteskundeen tartean astelehenean Tolosako bost alkategaiekin eginiko mahai inguruko pasarte bat ekarri dugu eta Olatz Peon Tolosako EAJren alkategaiari elkarrizketa egin diogu, Mari Jose Aranguren ekonomilaria izan dugu eta Unai Zubeldia Tolosaldea Garatzeneko enpresa saileko teknikaria.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?