Hamaiketakoa

Alegiako eskolari izen berria jarriko diote

Ataria 2019ko maiatzaren 13a

Alegialdeko Hamaiketakoan, Alegiako San Juan eskolak izena aldatzeko ikasturte hasieratik martxan jarrita duen ekimenaz hitz egin du Edurne De Arriba irakaslearekin. Bestetik, San Isidro eguna ekarriko dugu gogora prestatu dituzten ekitaldiak gogoratuz. Eta baita, Orendainen, maiatzerako prestatu dituzten ekitaldiak ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!