Saharar haurrak Euskal Herrira etorri eta uda Tolosako aterpetxean igaro ahal izateko dirua biltzeko helburuz egin zuten ekimena. Hirugarren urtez egin dute aurten, eta Eizagirrek azaldu duenez, "aurrekoetan baino erantzun hobea izan du". Hala, bildutakoari esker, lau gaztetxoren gastuak betetzeko adina eskuratu dute.