Maddalen Bastarrika, Maider Imaz eta Manu Olano izan ditugu solasaldian. Udal hauteskundeak gertu diren honetan, gazteek eta helduek berdin bozkatzen al duten ikusi nahi izan dugu, ea alderdien programak irakurtzen ditugun edota beti alderdi berari bozkatzen ote diogun. Halaber, geroz eta gehiago kostatzen dela herrietan zerrendak osatzea ikusita, horren zergatiaz ere aritu gara. Horrekin batera, planetaren osasunaz eta kultura desberdinez aritu gara.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?