Tolosaldea Sahararekin elkarteak Bueltaka ekimena antolatu du igande honetarako Tolosako Berazubi estadioan. Kirola eta elkartasuna batzen dituen ekimena da, eta bildutako dirua udan haur sahararrrak hartzeko aterpetxera bideratuko dela kontatu digu Agus Agote elkarteko kideak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?