Pasahitza (zaharra)

"EAJk hiri handietan du indarra, eta EH Bilduk herrietan"

Ataria 2019ko apirilaren 29a

Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariaren arabera, Tolosaldean adierazgarria da EAJk Tolosan lortu duen boto kopurua. "Hiri handietan indarra duela adierazte du horrek, herrietan, berriz, indarra erakusten duena EH BIldu da".

Bestalde, Hego Euskal Herrian nabarmentzekoa da Otamendiren ustez, Nafarroan indar abertzaleek diputaturik lortu ez izana. "EH Bildu eta Geroa bai batera aurkeztu izan balira diputatua lortuko lukete". Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban EAJren garaipena azpimarratu behar dela dio. "Arabak beste urrats bat eman du abertzaleak nagusi izateko, lehen aldiz Espainiako hauteskundeetan EAJk irabazita, eta bigarren aldia da EH Bilduk diputatua duena Madrilen Arabatik". Adierazgarria da, bestalde, Otamendiren ustez, Hego Euskal Herri osoan Espaineko eskuinak soilik bi diputatu lortu izana 34 diputatutik.

Pedro Sanchezen gobernu osaketari buruz, Ciudadanosekin elkartzearen alde agertuko direla alderdi sozialistako buruzagi asko esan du Otamendik: "Espainiako indar politiko, soziologiko edota ekonomikoak eta komunikabideek ere Ciudadanosekin gobernua edo akordioa egitea exijituko diote, baita Europar Batasunak ere. Beste gauza bat da Sanchezek zer nahi duen. Atzo garbi esan zioten Riverarekin ez elkartzeko, eta kataluniarrei eta euskaldunoi ere hori komeni zaigu. BAina, presio izugarriak izango ditu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!