Gipuzkoa Bertsotan 2019

Gipuzkoa Bertsotan hastera doa

Ataria 2019ko api. 27a, 20:00

Maiatzaren 4tik 25era ospatuko den sailkapen fasean, Haritz Mujika, Iñigo Gorostarzu Etxorde, Unai Mendizabal, Adur Gorostidi, Txomin Azpiroz, Ander Goikoetxea Andriu eta Imanol Irazustabarrena ariko dira. Asteasun, maiatzaren 4an abiatuko da Gipuzkoa Bertsotan.

Udazkenean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, Gipuzkoa Bertsotan, txapelketarako sailkapen fasea jokatuko da. 84 bertsolarik hartuko dute parte bi multzotan banatuta. «Sailkapen fase bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan. Gipuzkoan bertsolaritzak bizi duen osasunaren isla da, besteak beste, bertso eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan zein lehiaketa edo sariketetan bizi dugun emankortasunaren erakuslea», esan dute Gipuzkoako Bertsozale Elkartetik.

Orotara, 34 izango dira udazkeneko txapelketara sailkatuko diren bertsolariak eta lehia horretan ariko dira Tolosaldeko zazpi bertsolari: Haritz Mujika asteasuarra, Iñigo Gorostarzu Etxorde berastegiarra, Unai Mendizabal zizurkildarra, Adur Gorostidi abaltzisketarra, Txomin Azpiroz anoetarra, Ander Goikoetxea Andriu billabonatarra eta Imanol Irazustabarrena alegiarra.

14 saio jokatuko dira guztira, maiatzaren 4an hasi eta maiatzaren 25era bitarte, asteburuetan. Multzo bakoitzeko saio bana jokatuko da eta eskualdean izango dira hitzordu horietako batzuk: Asteasuko udaletxean, maiatzaren 4an; Anoetako Mikelasagasti auditorioan maiatzaren 5ean; Berastegiko udaletxean maiatzaren 11n; Altzoko Batzarremuño kulturgunean maiatzaren 12an; eta Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean maiatzaren 18an. Saioetako sarrerak 7 euroan izango dira salgai eta Bertsozale Elkarteko bazkideek zein 6 eta 16 urte arteko gaztek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Sarrerak saioaren egunean berean salduko dira, aretoan bertan.

Sailkapen fasean bertsolariek honako lanak egin beharko dituzte: binaka gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso; binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso; bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, bina bertso; bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, bina bertso; eta kartzelako lana: binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.

'Ataria'-n jarraipena

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko informazio osoa eta eguneratua, www.bertsozale.eus webgunean eskainiko dute. Horrez gain, Tolosaldeko Ataria-n jarraipena emango zaio ekimenari eta (H)ari naizela irratsaioan 14 saioetako bertsoak entzun eta protagonisten inpresioak jaso ahal izango dira maiatza osoan zehar, Imanol Irazustabarrenaren eskutik.

EGUTEGIA

Maiatzak 4, larunbata
Asteasuko udaletxean, 17:00etan

  • Amaia Iturriotz Etxaniz
  • Aitor Salegi Martija
  • Eñaut Martikorena Lizaso
  • Aitor Tatiegi Loidi
  • Maddi Aiestaran Iparragirre
  • Uxue Alkorta Iturbe

Idiazabalgo elkartean, 17:00etan

  • Unai Muñoa Amundarain
  • Egoitz Eizagirre Aduriz
  • Txomin Azpiroz De Pedro
  • Gorka Etxeberria Casqueiro
  • Iker Ormazabal Ojeda
  • Iker Letamendia Barandiaran

Maiatzak 5, igandea
Anoetako auditorioan, 17:00etan

  • German Urteaga Garmendia
  • Antton Fernandez Lasa
  • Odei Lopez Larrauri
  • Beñat Jauregi Etxeberria
  • Markel Eizagirre Beloki
  • Eder Iturralde AgirreUxue Alkorta Iturbe

Orioko kultur etxean, 17:00etan

  • Asier Azpiroz Iztueta
  • Oier Aizpurua Olaizola
  • Urko Egaña Calderon
  • Andoni Otamendi Arsuaga
  • Joseba Andoni Agirre Orbegozo
  • Jokin Irastorza Zabalegi

Maiatzak 11, larunbata
Mutrikuko kultur etxea, 17:00etan

  • Ane Labaka Mayoz
  • Gorka Maiz Alustiza
  • Eneko Araiztegi Agirre
  • Eneko Beretxinaga Laskurain
  • Unai Izagirre Etxeberria
  • Julen Zulaika Alkorta

Berastegiko udaletxea, 17:00etan

  • Haritz Mujika Lasa
  • Aratz Igartzabal Bidegain
  • Mikel Tapia Aierbe
  • Danel Olano Eizagirre
  • Libe Goenaga Arrieta
  • Lierni Rekokndo Villaron

Maiatzak 12, igandea
Altzoko kulturgunean, 17:00etan

  • Iñigo Gorostarzu Etxebeste
  • Iban Urdangarin Lardizabal
  • Manex Astigarraga Bergara
  • Beñat Torres Lete
  • Martin Berrizbeitia Zugazagasti
  • Zigor Iriondo Yarza

Lezoko auditorioan, 17:00etan

  • Unai Mendizabal Jauregi
  • Jon Gurrutxaga Urbieta
  • Maialen Akizu Bidegain
  • Iñigo Izagirre Urteaga
  • Asier Ibarguren Amundarain
  • Antton Aizpurua Aldape

Maiatzak 18, igandea
Zizurkilgo Atxulondon, 17:00etan

  • Maider Arregi Markuleta
  • Jokin Bergara Eguren
  • Mikel Iturriotz Etxaniz
  • Joritz Bastarrika Albisu
  • Itxaso Piquer Insausti
  • Oihana Arana Cardenal

Aretxabaletako zelaian, 17:00etan

  • Manu Goiogana Bengoetxea
  • Endika Igarzabal Murua
  • Izarne Zelaia Arratibel
  • Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo
  • Peru Aiartza Cajaraville
  • Julene Iturbe Epelde

Maiatzak 19, igandea
Errezilgo eskolan, 17:00etan

  • Jokin Uranga Isuskiza
  • Imanol Irazustabarrena Garmendia
  • Adur Gorostidi Urkia
  • Ion Beloki Arruti
  • Andoni Mujika Izagirre
  • Gontzal Belategi Zubia

Legorretako antzokian, 17:00etan

  • Manex Mujika Amunarriz
  • Aitor Urbieta Aizpurua
  • Imanol Lizarazu Illarramendi
  • Ander Goikoetxea Arana
  • Aimar Sorazu Roteta
  • Jon Otegi Odriozola

Maiatzak 25, larunbata
Bergarako seminarioan, 17:00etan

  • Eli Pagola Apezetxea
  • Oier Iurramendi Etxeberria
  • Ane Zuazubiskar Iñarra
  • Urko Arregi Markuleta
  • Pello Basurto Arruti
  • Beñat Mujika Izagirre

Donostiako Larratxon, 17:00etan

  • Iñigo Manzisidor Larrañaga
  • Iñaki Zelaia Irazusta
  • Oier Etxeberria Zubimendi
  • Josu Ibarguren Elosegi
  • Haizea Arana Cardenal
  • Ane Beloki Lopez

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!