Inauterietako irudi ederrenek badute saria

Ataria 2019ko apirilaren 24a

Tolosaldeko Ataria-ren Inauterietako Argazki Lehiaketako irabazleek jaso dute saria.

Epaimahaiaren saria Marian Barandiaranek jaso du eta bi pertsonentzako bi gaueko egonaldia irabazi du Nekatur Nekazalturismo Elkartearen eskutik. Ataria.eus erabiltzaileen saria Olatz Dorronsorok irabazi du, lau pertsonentzako otordu bat eskuratu du Isastegi sagardotegian.  Atarikideen sariak, berriz, Leire Garmendiak eta Ana Eizmendik irabazi dituzte, bakoitzak Mahala saski bana.

Isastegiko eta Nekaturreko ordezkarien eskutik jaso zituzten sariak. Olatz Dorronsoro eta Ana Eizmendi ezin izan ziren saria jasotzera gerturatu, eta bi saritu hauen aita eta senarra, hurrenez hurren, Juanan Dorronsoro, gerturatu zen saria jasotzera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!