Udal hauteskundeetarako eskualdeko zerrenda guztiak

Ataria 2019ko api. 24a, 09:11

Argazkia: berria.eus

Gaur argitaratu dituzte, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udal eta Foru Hauteskundeetan beren burua aurkeztuko duten hautagaien behin-behineko zerrendak:

Gaur argitaratu dituzte Udal Hauteskundeetarako zerrendak. Maiatzaren 26an izango dira hauteskunde horiek.

  • Tolosaldean guztira 61 zerrenda osatu dituzte. Duela lau urte zazpi gehiago aurkeztu zituzten, hau da, 68. 
  • 61 alkategai horietatik 22 emakumeak dira, 39 gizonezkoak. Aurreko hauteskundeetan 22-46koa zen datu hori.
  • Euskal Herria Bildu da zerrenda gehien aurkeztu dituen alderdi edo koalizioa, 19rekin. Hala eta guztiz ere, duela lau urte 20 aurkeztu zituen. PSE-EEk 17 zerrenda osatu ditu eskualdeari begira, azken aldian baino bat gehiago. EAJ-PNV da hirugarren zerrenda gehien osatu dituen alderdia, 8rekin. Duela lau urte baino bi gutxiago. Elkarrekin Podemosek bi zerrenda aurkeztu ditu lehen aldiz udal hauteskundeetan parte hartuz. PPk 2011n 28 herrietan aurkeztu zituen zerrendak. 2015ean 11 izan ziren eta 2019an bakarra, Tolosakoa. Equo alderdiak Lizartzan osatu du bere hautagai bakarra.
  • Herri plataformek 13 zerrenda osatu dituzte. Duela lau urte 11 izan ziren.
  • Zerrenda bakarra egongo den herrien kopuruak nabarmen egin du gora. 2015ean bost herritan bizitu baldin bazuten egoera hori, aurten, 11 izango dira: Aduna (EH Bildu); Abaltzisketa (Herrigintza); Altzo (EH Bildu); Baliarrain (Auzolanean Bizirik); Berrobi (PSE-EE); Elduain (EH Bildu); Gaztelu (EH Bildu); Hernialde (Herniope); Larraul (PSE-EE); Orendain (EH Bildu) eta Orexa (EH Bildu).
  • Berrobin EH Bilduk ez du zerrenda osatzerik lortu, eta alkatetza izatetik udal hauteskundeetan parte ez hartzera pasatu da. PSE-EE izan da zerrenda aurkeztu duen bakarra. Larraulen antzeko egoera suertatu da. Larraulgo Herritarrek ez dute zerrenda osatu eta PSE-EE izan da aurkeztuko den bakarra.
  • Lizartzaren kasua ere bitxia da. EQUO-ren izenean zerrenda osatu dute herritarrek. Kontua da, EQUO Elkarrekin Podemos-ekin aurkezten dela udal hauteskunde horietan. Lizartzan ez da horrela izango. 

 

Zerrendak herriz herri

Erlazionatuak

Alegialdeko zerrendak

Ataria 2019 api 24

Ibarraldeko zerrendak

Ataria 2019 api 24

Tolosako zerrendak

Ataria 2019 api 24 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!