Sei batel aritu dira lehian asteburuan, eta guztiak sartu dira finalean, hau da, lehenengo lauen artean. «Gu horren bila joan ginen, ahal dela sei batelak finalean sartu eta horretaz gozatzeko aukera izatea, eta zorionez lortu genuen», azaldu du Olatz Artola TAKeko komunikazio arduradunak.
Infantil neskak hirugarren geratu ziren, San Juan eta zaumaiaren atzetik. Infantiletan bigarren izan ziren, Zumaiaren atzetik segundo batera. Promesa nesketan hirugarren egin zuten, Orio eta San Juanen atzetik. Mutil kadeteetan laugarreen izna ziren, Zumaia, Orio eta San Juanen atzetik. Jubenil mutilean laugarren izan ziren, San Juan, Zumaia eta Orioren atzetik. Azkenik, jubenil nesketan hirugarren izan ziren TAK-ekoak, Orio eta Hibaikaren atzetik. «Maila horretan gindoazen esperantza handienarekin bandera lortzeko, Gipuzkoako Ligan erregularrenak izan direlako eta bandera eskuratu zutelako jubenil neskek», esan du Artolak. «Estropada bakar batean jokatzean edozer gertatu daiteke, eta kasu honetan ezin izan zuten irabazi. Ligan ikaragarria da egin dutena, estropada erdiak baino gehiago irabazi dituztelako».
Artolak gaineratu duenez, «TAKen oinarria harrobia da, eta harrobia orain ikusten da, bateletan. Guk lortu dugu maila guztietan ontzi bat finalean sartzea. Belar motzeko lan hori egiten dugu, harrobian jartzen dugu indarra eta oso pozgarria da ikustea fruitua ematen duela maila guztietan».
Hemendik aurrera, arraunlariek Euskadiko Batel Txapelketak izango dute jokoan. Gipuzkoako finaletan sartu direnek parte hartzen dute, eta, beraz, sei batel horiek ariko dira lehian. Datorren asteburuan jokatuko da txapelketa hori Legution.