San Joan Egunarekin ohitura izaten zen estropadak egitea, eta garai batean bezala, batelen estropadak izan dituzte goizean Oria ibaian. Batelen aurtengo denboraldia agurtzeko aitzakia ere izan dela dio Tolosaldeko Arraun Klubeko ordezkaria den Kike Mokoroak. Horretako, goizean zehar bateletan ibili diren infantil, kadete eta jubeniletako arraunlariei oroigarri bana eman diete udal ordezkariek.
Batzuek denboraldia amaitu duten bezala, beste batzuek hartu dute lekukoa. Izan ere, Tolosaldea Arraun Klubeko Emakumeen Traineru berria ere aurkeztu dute goizean. Zerkausia izena hartuko du ontziak. Tolosako Plaza Zaharrean egin dute ekitaldia, eta bertan, arraunlariak eta taldeko ordezkariak ez ezik, udal ordezkariak eta herritar ugari izan dira, datorren denboraldiko talde berriari babesa ematen.
Trainerua ondorengo arraunlariek osatuko dute: Nerea Agirrezabal (Bergara), Itsaso Aizpurua (Zizurkil), Naroa Becerril (Tolosa), Amal Birawi (Tolosa), Ane Zelaia (Belauntza), Ane Egües (Elduain), Malen Eskitxabel (Pasai Antxo), Arene Lacoste (Donostia), Naroa Leonet (Tolosa), Garazi Ormazabal (Tolosa), Jone Pastor (Hernani), Arene Portularrume (Aia), Irene Sierra (Santurtzi), Garazi Sorozabal (Orexa), Maialen Ugalde (Alkiza), Maddi Urdapilleta (Villabona), Uxue Urkia (Idiazabal), Maialen Amondarain (Tolosa) eta Laiene Izagirre (Gaintza).
2018an abiatutako proiektua da TAK Tolosaldea Arraun Klubeko Emakumeen Trainerua. Urtetik urtera helburu berri eta ez hain berriak ere izaten dituzte. Aurten horietako batzuk betetzeko gai direla esan du Mokoroak. «Hankak lurrean edukita nik uste dut aurten gai garela aurrean egoteko eta banderaren bat irabazteko, gauzak ondo ateratzen badira. Nik ez dut dudarik egiten dena emango dutela, estropada parekatuak izango direla eta aurten azken palada horiek gure alde izango direla».
Proiektuak aurrera egiteko ezinbestekoak izan dituzte urte hauetan eskualdeko udalak eta enpresak eta horrela, haiek guztiak, eskertuz amaitu dute traineruaren aurkezpena.
Behin trainerua eta taldea aurkeztuta zaleak estropadetara gonbidatu dituzte. Lehena Coruñako Bandera izango da datorren larunbatean, eta hurrengo egunean, ekainaren 30ean, Galiziako Bueu Bandera.
ARRAUNLARIAK
- Maialen Ugalde (Alkiza): 7 urte daramatza klubean.
- Ane Zelaia (Belauntza): 7 urte daramatza klubean.
- Ane Egües (Elduain): 11 urte daramatza klubean.
- Garazi Sorozabal (Orexa): 5 urte daramatza klubean.
- Naroa Becerril (Tolosa): 9 urte daramatza klubean.
- Amal Birawi (Tolosa): Klubean 4 urte eman eta gero bueltan da denboraldi honetarako.
- Naroa Leonet (Tolosa): 11 urte daramatza klubean.
- Garazi Ormazabal (Tolosa): 4 urte daramatza klubean.
- Maialen Amondarain (Tolosa): 7 urte daramatza klubean.
- Maddi Urdapilleta (Villabona): 5 urte daramatza klubean.
- Itsaso Aizpurua (Zizurkil): 7 urte daramatza klubean.
- Nerea Agirrezabal (Bergara): urte bete darama klubean.
- Malen Eskitxabel (Pasai Antxo): 2 urte daramatza klubean.
- Arene Lacoste (Donostia): 2 urte daramatza klubean.
- Jone Pastor (Hernani): estreineko denboraldia.
- Arene Portularrume (Aia): 5 urte daramatza klubean.
- Irene Sierra (Santurtzi): 2 urte daramatza klubean.
- Uxune Urkia (Idiazabal): Klubean 8 urte eman eta gero bueltan da denboraldi honetarako.
- Laiene Izagirre (Gaintza): Klubean 6 urte eman eta gero bueltan da denboraldi honetarako. Traineruko patroia da.
ARRAUNLARI BERRIAK
- Amal Birawi (Tolosa)
- Laiena Izagirre (Gaintza)
- Jone Pastor (Hernani)
- Uxune Urkia (Idiazabal)
UTZI DUTEN ARRAUNLARIAK
- Uxue Zuriarrain (Amezketa)
- Eider Zubeldia (Amezketa)
- Izaro Lestayo (Getaria)
- Irati Salazar (Pasaia)