Hamaiketakoa

Amasak eta Villabonak bat egin zuteneko urteurrena, ikuskizun batean

Jon Miranda Labaien 2019ko apirilaren 2a

Maiatzaren 3an eta 4an, Villabonako Olaederra kiroldegian 'VA gera' ikuskizuna eskainiko dute. Migel Zeberiok zuzenduko du ikuskizuna, eta besteak beste, Oinkari dantza taldeak, Eresargi abesbatzak eta Besamotza konpartsak hartuko dute parte. Agurtzane Intxaurragak eramango du zuzendaritza artistikoa eta Juan Kruz Igerabideren hitzak ditu ikuskizunak. Hamaiketakoan gai hori eta beste asko aipatu ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!