Inauterietako argazki lehiaketako irabazleak

Ataria 2019ko martxoaren 29a

Epaimahaiaren saria Marian Barandiaranek jaso du Itxoiten argazkiarengatik. Bi pertsonentzako bi gaueko egonaldia irabazi du Nekatur Nekazalturismo Elkartearen eskutik.

Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, bestalde, Olatz Dorronsorok eraman du, Hamabi argazkiarengatik. Dorronsorok, lau pertsonentzako otordu bat irabazi du Isastegi sagardotegian.

Azkenik, bi Mahala saski zozketan izan dira parte hartu duten Atarikide guztien artean eta ondorengoak izan dira zortedunak:

Leire Garmendia, Giro onean udazkena dantza taldearekin lanagatik.

Eta, Ana Eizmendi, Erakuslehioa argazkiagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!