Anoetan, martxoaren 12an, etxebizitza beharraren inguruan abiatu duten prozesuaren inguruko aurkezpen ekitaldia egin zuten. Gai hori aipatu dugu Hamaiketakoan eta horrekin batera, martxoaren 8aren inguruan Aiztondo bailaran izan zirenak gogoratu ditugu. Besteak beste, Amasa-Villabonako Udalak, demokraziako lehen emakumezko zinegotziei egindako omenaldia aipatu dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?