Bozketa martxan da

Ataria 2019ko martxoaren 21a

Inauterietako argazki lehiaketan parte hartu duten argazkiak Ataria.eus webgunearen bidez bozkatu daitezke martxoaren 27ra bitarte.

Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria, Opari Bonu Orlegia, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan NEKATUR Nekazalturismo Elkartearen eskutik.
  • ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, lau pertsonarentzako otordu bat Tolosako Isastegi sagardotegian.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Mahala baserriko produktuez osaturiko bi lote zozkatuko dira.

 

Argazki irabazleak eta hauen egileak martxoaren 29an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian, Ataria Irratian eta ataria.eus webgunean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!