IKer Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Maite Aranalde ibartarra aske geratu dela eta Jokin Aranalde aitarekin hitz egin dugu, gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeek gaur hastekoa duten grebaren harira Peio Agirrezabal Herrikide ikastetxeko zuzendariarekin hitz egin dugu, Tolosako Mendi Film Laburren Lehiaketako sari banaketa egingo da gaur Mendi Tourren barruan, eta Tolosaldeko egiletza duen film labur onenaren saria jaso duen Tsaranoro. Madagaskar. Eskalatzen munduan zehar lanaren egileekin hitz egin dugu. Joseba Landa izan dugu Bartzelonatik, Joanes Karrera arkeologoa eta Aintzane Artolaren errezeta.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?