Gaur sarituko dituzte Arregi eta Amundarain

Ataria 2019ko martxoaren 12a

Mendi Tour mendiko zine jaialdiaren barruan banatuko dira Tolosako Udalak antolatzen duen Mendi Film lehiaketako sariak. Eskualdeko lan onenaren saria bi tolosarrek jasoko dute, Tsaranoro. Madagaskar. Eskalatzen munduan zehar lanagatik proiekzioagatik.

Tolosako Mendi Film Lehiaketako irabazleen lanak aurkeztuko dira gaur Mendi Tour-en barruan. Save the Karnali-k jasoko du 600 euroko sari nagusia, Mikel Sarasola donostiarrak zuzendu duen lanak. Horrez gain, Tolosaldeko egiletza duen film labur onenaren saria, 400 euro, Andoni Arregi eta Imanol Amundarain tolosarrentzat izango da.

Andoni Arregik Ataria Irratian azaldu du bidaia eta proiekzioaren berri: "Tsaranoro bailaran, Madagaskarren, 20 egun inguru ibili ginen eskalatzen. Bidaia iaz egin genuen, abuztuaren 14an. Aldizkarietan eta ikusi genituen nolako hormak zeuden, 800 metroko pareta zoragarriak. Bertan egondako lagunek ere informazioa pasa ziguten".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!