Pasahitza (zaharra)

"Eguraldiak asko eragiten du mozorroa aukeratzerakoan"

Ataria 2019ko otsailaren 22a

Zaldibiko Jaiak dendako arduraduna da Agustin Mujika Takolo. Milaka mozorro dituztela dendan dio, eta era guztietako osagaiak ere topa daitezke bertan. Pailazoarena, piratena, indioena edota bakeroena bezalako mozorroak mantentzen direla dio, baina, urtero berriak sartzen direla, batez ere, telebistako eta zinemako pertsonaienak.

"Aurtengoan, esaterako, 'La casa de papel' telesaileko lapurren mozorroa ari dira asko eskatzen, 80. hamarkadan oinarritutakoak ere bai, eta Disneykoak ere bai", dio. Horregatik, egunean egon behar dute, jendearen eskaria betetzeko. Eguraldiak ere eragiten duela mozorroa aukeratzerakoan dio: "eguraldi ona egiten ari da, eta jendeak mozorro arinak nahi ditu". Bestalde, txoko askotatik joaten dela jendea dendara aipatu du, baina, bereziki Tolosaldetik, eta  askok uzten duela bezperarako mozorroaren bila joatearena. Mujika bera inauterizalea da, eta aurten ere ez du hutsik egingo Tolosako inauterietan, hori bai, jantziko duen mozorroa sorpresa dela esan du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!