XXII. Aiztondo Pilota Topaketa, hastear

Ataria 2019ko otsailaren 21a

Beste urte batez, Aiztondo bailarako herrietako pilota klubek antolatuta, eta Aiztondo Mankomunitatearen eta Villabona eta Asteasuko udalen babes ekonomikoarekin, egingo dute XXII. Aiztondo Pilota Topaketa.

Aurten Aiztondo bailarako herrietako 125 neska-mutilek parte hartuko dute, eskuz zein palaz ospatuko den topaketan. Datorren asteburuan hasiko dira, eta astero partiduak izango dira, Aiztondo bailara osatzen duten sei herrietan. Finalak, aurten, Larraulen jokatuko dituzte, apirilaren 13an.

Partidak honako herri, egun eta ordutegietan jokatuko dituzte: Alkizan, igandetan, 10:00etan hasita; Adunan, ostiraletan, 19:00etan hasita; Asteasun, ostegunetan, 17:00etan hasita; Larraulen, ostiraletan, 18:00etan hasita; Amasa-Villabonan, ostiraletan, Amasako frontoian, 18:00etan hasita; eta, Zizurkilen, ostiraletan, 18:00etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!