Euskal Memoriak Naiz agerkariaren esku utzi du Arregiren egoeraren tamalgarriaren berri ematen duen dokumentua, Carabanchelgo kartzelako erietxean kide izan zituenek idatzitakoa. Gai hori gogoan hartu dugu eta bide batez, Ghero antzerki lanaz aritu gara hizketan Patxo Telleria aktorearekin. Igandean eskainiko dute Villabonako Gurea aretoan.