Pasahitza (zaharra)

"Herri oso baten aurkako epaiketa da"

Ataria 2019ko otsailaren 12a

Kataluniako politikari eta gizarte mugimenduetako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren harira, Gure Esku Dagok elkarretaratzeak deitu ditu. Eskualdean, 19:00etan egingo dira Tolosan, Ibarran eta Zizurkilen, eta 19:30ean Anoetan. Jone Amonarriz Gure Esku Dagoren bozeramailearen ustez, "oinarrizko eskubideak daude jokoan".

Pasa den larunbatean Tolosan egindako agerraldian bost urteko zikloa itxi eta fase berri bati ekingo diola azaldu zuen ekimenak. Amonarrizek adierazi digunez, "harro" daude bost urte hauek emandakoarekin, "oinarri bat sortu delako pauso berriak emateko". Etapa berriaren inguruan "ibilbidearen jarraipena" izango dela esan digu, eta Gure Esku Dagoren nahia "berriro ere ilusio piztea eta dena posible dela adieraztea" dela zehaztu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!