Juan Arangoa, Leitza, 1954

Ataria 2019ko otsailaren 10a

«Amparo arreba eraman zutenean, senitartekoak Tolosara gerturatu ginen, jakin nahian. Etxe atarian, ordea, guardia zibilak nituen zain. Pentsa nola geratu zen gure ama, hiru seme-alaba aldi berean atxilotuta»

«Libre utzi ninduten eta, hurrengo egunean, Tolosan atxilotuta zeuden anai-arreben inguruan galdezka hasi eta, jakin genuen, Amparo Iruñera eraman zutela, erietxera. Tarte batean ikusi ahal izan genuen. Txikituta zegoen»

«Arrebak baino okerrago pasatu zuen nire anaia Pakok. Hiru egun egin zituen Tolosako kuartelean. Bainera, kirofanoa eta beste hainbat tortura egin zizkioten. Lehertuta utzi zuten»

«Duela 44 urte justizian ezin genuen sinistu, baina, ikaragarria iruditzen zait, hainbeste urte pasa ondoren, torturatzaileak hain babestuta ikustea»

«Amparo egin zen ezaguna, baina nire anaiak hiru egun horietan pasatu zuena izugarria izan zen. Txikituta utzi eta gero, Amparoren argazkiak erakutsi zizkioten: 'Ikusten nola geratu den zure arreba? Zure erruagatik izan da', esan zioten»

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!