Josetxo Zabaleta, Leitza, 1953

Ataria 2019ko otsailaren 10a

«1976ko apirilaren 21ean atxilotu ninduten. Jendea izututa bizi zen, beldurrez josia. Dena galarazita zegoen, baita arnasa hartzea ere»

«Gu, Euskal Herriaren eskubideen alde, langileen eskubideen alde eta diktaduraren kontra borrokatzen ginen. Justizia besterik ez genuen eskatzen»

«Etxetik Leitzako kuartelera eraman ninduten oinez, eskuburdinak jarrita, ordu txikitan. Ez zait sekula ahaztuko, une hartan kalean zegoen isiltasuna»

«Hurrengo egunean Amparo Arangoa eta biok eraman gintuzten, Tolosako kuartelera. Ikusi ez nuen egiten baina Amparoren garrasi izugarri horiek entzuten nituen. Betirako eramango ditut nirekin, barrenean, oihu horiek»

«Nire kidea nola geratu zen ikustera eraman ninduten. Amparo ikusi nuen lurrean botata, hilda bezala, mugitzen ez zela»

«Baineran biluzik jarri ninduten. Zikin zikina zegoen, laranja eta platano azalak ikusten ziren eta pertsonen kalparrak ere bai, bainera ertzean»

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!