Korrikako materiala salgai, Galtzaundi taldearen egoitzan

Ataria 2019ko otsailaren 7a

Tolosaldean denda finkoa izango du Korrikak.

Galtzaundi Euskara Taldeak Nafarroa etorbideko 6. zenbakian duen egoitzan, euskararen aldeko 21. egitasmoaren materiala dago salgai, ondorengo ordutegian: astelehenetik ostegunera (09:00-14:00 eta 16:00-18:00), eta ostiraletan (09:00-14:00). Informazio gehiago eskuratzeko, www.galtzaundi.eus webgunea bisita daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!