"Erizanen gaixo kopurua mugatuta kalitatea asko hobetuko litzateke"

Ataria 2019ko otsailaren 6a

Larunbat goizean sinadura bilketa egingo du erizaintzako sindikatuak Tolosako Triangulo plazan. Herri ekimen legegile aurkeztu nahi dute, eta horretarako Gipuzkoan 9.000 sinadura behar dituzte. Erizainentzat gaixo kopurua mugatzea eskatzen dute "lasaiago eta era egokiagoan" lan egiteko.

Amalia Gonzalez Satse sindilatuko kideak adierazi duenez, une honetan ez dute mugatuta erizain bakoitzeko gaixoen kopurua. Bere ustez, 12 gaixo izan beharko lirateke gehienez, eta 1.000 biztanleko erizain kopurua Europakora gerturatzea nahi dute. "Europan 8,8 erizain dira, batez beste mila biztanleko, eta Euskal Autonomia Erkidegoan 7,1, Espainian, berriz, 5,3ra jeisten da". Dagoeneko 7.000 sinadura inguru bilduak dituzte, eta beste 2.000 jasotzea beharko lituzteke Gipuzkoan iritsi nahi duten kopurura ailegatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!