Artola edo Altuna III.a, bietako bat

Ataria 2019ko otsailaren 4a

Binakako Txapelketako laugarren postua eskualdeko bi pilotarien artean dago. Hiru jardunaldiren faltan, alegiarrak puntu bakarreko aldea dauka.

Altuna III-Martijak bosgarren garaipena lortu dute asteburuan, Victor-Aretxabaletari 22-14 irabazita. Ligaxka amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, 5-6ko balantzearekin daude.

Artola-Mariezkurrenak, aldiz, galdu egin zuten larunbatean Labriten: 15-22. Irribarria-Zabaleta gehiago izan ziren partidaren bigarren zatian. Sailkapenean alegiarra eta bere bikotea 6-5eko balantzearekin geratu dira.

Hamabigarren jardunaldian Altuna III-Martijak Elezkano II-Rezustaren aurka jokatuko dute Labriten, larunbatean. Artola-Mariezkurrena II.aren aurkariak, berriz, Olaizola II-Albisu izango dira.

Altuna III vs. Artola, Tolosan

Azken aurreko jardunaldian eskualdeko bi pilotariek elkarren aurka jokatuko dute. Erabakigarria izan daitekeen partida Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko da otsailaren 17an. 17:00etan hasiko den jaialdirako sarrerak internet bidez salgai jarri dituzte.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!