Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, 1936ko gerran hildako gazte tolosar baten gorpuzkiak Erorien Haranetik atera eta Tolosara ekartzeko onartutako Tolosako Udalaren eskariaz aritu gara Lucas Ugarteren sendiko kide diren Karmele Ugarte eta Ekiñe Atorrasagastirekin, Hell Beer Boys musika taldearen azken kontzertuaz, Inauterikeriak proiektuaz egileekin hitz egin dugu, Oskar Tenarekin 80ko hamarkadara jo dugu bertako bideojokoei begirada botatzeko eta iritzien tartean, Ainhoa Elizondo izan dugu kale kantoitik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?