Paula Del Pozo garaile, Donostiako Nazioarteko Krosean

Ataria 2019ko urtarrilaren 28a

Emakumezkoen junior mailako probaren irteera.

Tolosa CFko Paula del Pozo alegiarrak jubenil mailan lortu du garaipena, hau da, 18 urte azpikoetan.

Hiru aste lehenago Zornotzako Krosean ere garaipena lortu zuen Del Pozok. Alegiarrak 13:55ko marka egin zuen Donostiakoan, eta hamar segundoko aldea atera zion bigarrenari.  

Hipodromoan jokatzen den krosean Tolosa CFko beste hainbat partaide izan ziren eta zenbaitek postu esanguratsuak lortu zituzten. Unai Señoranek M-40 mailan bigarren postua lortu zuen, eta hirugarrena izan zen Sergio Roman maila horretan. Aitor Regillagak ere hirugarren postua lortu zuen, kasu honetan M-35 mailan. Bestalde, 16 urte azpikoetan, Fermin Alonsok eta Ibone Ezeizabarrenak laugarren postua lortu zuten. Urko Odriozolak zazpigarren postua lortu zuen 20 urte azpikoetan.

Datorren asteburuan Kroseko Euskadiko Txapelketa izango da jokoan, eta bertan parte hartuko dute Tolosa CFko korrikalariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!