Eguraldi iragarpena

Negu giroarekin jarraituko dugu

Iker Ibarluzea 2019ko urtarrilaren 29a

Negu giroarekin jarraituko dugu gaurkoan ere. Ipar mendebaldeko haize zakarra izango dugu, batez ere eguerditik aurrera, eta euri zaparradak orduan izango dira ugariagoak. Elur maila 600 metrora jeitsiko da.

Biharkoan, goizean nahiz eta euri zaparrada batzuk izan, eguneko erdiko orduetan giro lasaia izango dugu, eta arratsalde iluntze parterako euritarako joera hartuko du. Etzi, berriz, giro nahasia izango dugu. Hego mendebaldeko haizea, tenperatura epelagoak eta euri zaparrada ugariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!