Jon Ijurko Etxerateko kidea izan dugu azken ostiraleko tartean, elkarretaratzeetarako deialdia luzatu du, eta azken ekimenen berri eta etorriko direnen berri eman du. Dispertsioaren inguruan, hurbilketak eman direla, baina, Euskal Herriratzeak ez direla eman adierazi du, eta berandu baino lehen hasi behar direla euskal presoak Euskal Herriratzen azaldu du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?