Aurrera Tolosa CF-k eta Beotibarrek kale

Ataria 2019ko urtarrilaren 22a

Euskal Herriko V. Pilota Elkarteen Arteko Nazio Txapelketatik kanpo geratu da Aurrera-Tolosa CF elkartea, Olabururen aurka 2-1 galdu ondoren.

Idiazabalen jokatutako kanporaketan eskualdekoek kale egin zuten asteburuan. Lehen partida lau eta erdikoa izan zen. Elola bidaniarrak 15-18 galdu zuen Zezeagaren aurka. Lehen ezustekoa izan zen, eta kanporaketa maldan gora jarri zuena. Buruz burukoan Amianori Otaduy nagusitu zitzaion goitik behera, 18-8ko emaitzarekin. Kanporaketa galdua zegoen, baina hirugarren partida falta zen. Binakakoan, Labaka-Telletxeak garaipena lortu zuten 22-16 Bereikua-Diezen aurka.

Final laurdenak Labriten

Beotibarrek ere kale

Urtarrilaren 27an, final-laurdenetako lehen jardunaldia Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatzekoa zen. Pilotabizi antolatzaile taldeko kideek, ordea, lekuz aldatzea erabaki dute. Gauzak horrela, Amezketako Zazpi iturrik eta Iruñeko Oberenak Labriten jokatuko dute igandean, 17:00etatik aurrera. Arrazoiak Iñaki Perez de Eulatek azaldu ditu. 

Iñaki Perez De Eulate, Pilotabiziko presidentea:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!