Larrarte, Espainiako txapeldun omniumean

Ataria 2019ko urtarrilaren 21a

Eukene Larrarte tolosarra izan da Espainiako Txapelketaren garaile pistako txirrindularitzaren omnium proban, asteburuan jokatutako lehiaketan.

Larrarte eta Ana Usabiaga ziren faboritoak lehen postua eskuratzeko eta azkenean tolosarrarentzat izan da. Norgehiagoka estua izan zuten bi txirrindularien artean. Usabiaga indartsu hasi zen, scratchean zein Tempo Race probak irabaziz, eta Larrartek bigarren eginez. Kanporaketa proba tolosarrarentzat izan zen, eta hor Usabiagak puntu garrantzitsuak galdu zituen laugarren egin baitzuen. Puntuazio proban Usabiaga lurrera erori zen, eta Larrartek urrea eskuratu zuen.

Espainiako Kopan eta junior mailan, Naia Amondarain ibartarra gailendu zen, kanporaketan eta puntuazio probetan irabazi eta gero.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!