Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Gregorio Eizagirre Tolosaldea Sahararekin elkarteko kidearekin elikagai eta material bilketaz aritu gara, larunbateko Amaia Zubiriaren kontzertuaz, solasaldia gazte eta helduekin Josu Artutxa, MAlentxo Arrospide eta Marimi Ugalderekin, Joxemari Iturraldek liburua proposatu digu, eta Berastegiko San Anton ermitara gerturatu gara, San Anton egunez animalien bedeinkapena nola egin duten kontatzera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?