Binakako Txapelketaren zortzigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Ostiralean, Getarian, Artola-Mariezkurrena II.ak 22-11 irabazi zien Bengoetxea VI-Imazi. Gazteena izan zen partidako protagonista. Jon Mariezkurrenak eskuinez bizi ibili zuen pilota, eta Imaz zortzitik ezin aurreratu ibili zen. Artolak ere jokoa garbi zuen: Bengoetxea VI.a gainditu eta pilota atzean jarri. Eskuetatik, ordea, ez zuen fresko amaitu alegiarrak, "astean errekuperatzen dudana partidan galtzen dut" adierazi zion Ataria Irratiari. Hurrengo partida larunbatean jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan, Elezkano II-Rezustaren aurka. Artolak astean zehar erabakiko du partida jokatuko duen edo ez.
Arnasa hartu duena Jokin Altuna izan da. Larunbatean Labriten jokatu zuen Martija atzean zuela Ezkurdia-Galartzaren aurka. Aurkarien hutsei esker, guztira 14, amezketarrak eta nafarrak txapelketako hirugarren partida irabazi zuten. Jarraian bost galdu ondoren, sailkapenean bosgarren daude 3-5eko balantzearekin. Finalerdietara sailkatzeko beste lau irabazi beharko dituzte gutxienez. Ez da erraza izango baina bigarren itzulia orain hasi da eta oraindik sei jardunaldi geratzen dira. Hurrengo partida Bilbon jokatuko dute larunbatean, Olaizola II-Albisuren aurka.
Pilota aukeraketa Labriten asteazkenean egingo dute, 10:30ean. Bilbon, aldiz, ostegunean, 11:00etan.
BINAKAKO TXAPELKETA, LEHEN MAILA | |||
Bengoetxea VI-Imaz | 11-22 | Artola-Mariezkurrena II |
|
Altuna III-Julen Martija | 22-15 | Ezkurdia-Galartza | |
SAILKAPENA | |||
BIKOTEAK | IRABAZI/GALDU | ||
1. Elezkano II-Rezusta 2. Olaizola II-Albisu 3. Irribarria-Zabaleta 4. Artola-Mariezkurrena II 5. Altuna III-Martija 6. Bengoetxea VI-Imaz 7. Ezkurdia-Ladis Galartza 8. Urrutikoetxea-Aretxabaleta |
6-2 6-2 5-3 5-3 3-5 3-5 2-6 2-6 |
Promozio Txapelketa
- Urtarrilak 18, ostirala, Mungian: Elordi-O. Etxeberria/Ugalde-Tolos.
- Urtarrilak 20, igandea: Peña II-Aranguren / Alberdi-Erasun.
- Urtarrilak 20, igandea: Agirre-Salaverri / Arteaga II-Urretabizkaia II
BINAKAKO TXAPELKETA, PROMOZIO MAILA | |||
Agirre-Salaverri | 22-12 | Alberdi-Erasun |
|
Arteaga II-Etchegoin | 22-21 | Peña II-Aranguren | |
SAILKAPENA | |||
BIKOTEAK | IRABAZI/GALDU | ||
1. Agirre-Salaverri 2. Arteaga II-Urretabizkaia II 3. Ugalde-Tolosa 4. P. Etxeberria-Garmendia 5. Elordi-O. Etxeberria 6. Peña II-Aranguren 7. Diario-Ruiz 8. Alberdi-Erasun |
2-0 2-0 1-1 1-1 1-1 0-2 0-2 0-2 |