Eguraldi iragarpena

Giro hotz eta lasaia egunaren hasieran

Ataria 2019ko urtarrilaren 11

Giro hotz eta lasaiarekin emango diogu hasiera egunari, baina, orduek aurrera egin ahala, kaxkartzera egingo du. Arratsalde erditik aurrera, ipar mendebaldeko haizearekin hodeiak nagusituko dira, eta azken orduan euria egin dezake. Lehen zaparradak 500 metroan elurretan botako ditu, baina, elur maiala igoz joango da. Larunbatean ipar mendebaldeko haizea nagusituko da egun osoan. Tenperaturak zertxobait igoko dira, elurraren mailak gora egingo du, eta tarteka zaparrada ahulak izango ditugu. Igandean jarraipena izango du eguraldi horrek, zeru estaliarekin, eta euriarekin. Zerua estalita izango dugu egun osoan, eta tenperaturak zertxobait gora egingo du, 9-10 gradura. Astelehenean giro triste honek jarraipena izango du. Giro bustia izango da, tarteka zaparradekin. Hortik aurrera, bi edo hiru egunetan eguraldia lasaiagoa izango dugu, tenperatura hotzekin, eta hortik aurrera, astearen amaiera alderako borraska sakon batek euri gehiago eta tenperatura hotzagoak ekarriko dituela dirudi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!