Presoen aldeko ekimenak egin dira Tolosaldean

Ataria 2019ko urtarrilaren 3a

Eguberrietan presoen eskubideen alde mobilizazioak egin dira, besteak beste, Alegia eta Altzon. Aiztondo bailaran manifestazioa egin zuten Urtezahar egunean.

Altzon presoen eskubideen aldeko elkarretaratzean 50 pertsona inguru batu ziren Gabon gau egunean. Leaburun ere Orain Presoak ekimenarekin bat egin dute aurtengo Gabonetan.

Astelehenean, berriz, Urtezahar egunean manifestazioa burutu zen Villabonako Errebote plazatik Zizurkilgo Joxe Arregi plazara. Aiztondoko Sarek deitu eta bailarako udalek babestutako mobilizazioa izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!