'Arria V.a', Urrezko Aizkolarien Koparen finalean

Ataria 2018ko abenduaren 28a

Herri kirolen saio erakargarria izango da abenduaren 31n, Asteasuko frontoian, 17:00etatik aurrera. Aizkolariak, harri-jasotzaileak eta ingude altxatzaileak ariko dira lehian.

Batetik, Urrezko Aizkolarien Koparen finala jokatuko da. Ibarran bizi den Xabier Orbegozo Arria V.a izango da bertan, eta aurkari Mikel Larrañaga eta Iñaki Azurmendi izango ditu.

Mikel Larrañagak, Joseba Otaegi zizurkildarra utzi behar izan zuen bidean finalean sartzeko. Arria V.a-k, berriz, aurrena Jon Irazu zizurkildarra menperatu zuen, eta ondoren, Jon Rekondo. Iñaki Azurmendik, berriz, finalean egon ahal izateko Eneko Otaño utzi behar izan zuen bazterrean. Asteasun bakoitzak 16 kana erdiko ebaki beharko ditu.

Bestetik, Gabonetako Harri-jasotze Sarian Xabier Peña, Inhar Urruzuno eta Imanol Albizu Goikoetxe izango dira lehian. 100 kiloko zilindro zaharra, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola erabiliko dituzte. Azkenik, Gabonetako Emakumeen Ingude Kopan, Maika Aristegi, Virginia Finol eta Karmele Gisasola ariko dira nor baino nor.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!