Goikoetxea eta Urbieta, Gipuzkoako ezker hormako finaletan

Ataria 2018ko abenduaren 24a

Datorren larunbatean, abenduaren 29an neurtuko dituzte indarrak, batetik, Aurrera-Tolosako Ander Goikoetxeak jubeniletan, eta bestetik, Behar Zanako Urbietak nagusietan.

Gipuzkoako esker hormako finaletan eskualdeko bi ordezkari izango dira. Azkoitiko Gurea frontoian izango dute zita, 10:30ean hasita. Bigarren partidua jokatuko du Goikoetxeak, Lapkeko Senarren aurka. Pasa den larunbatean lortu zuen finalerako txartela Beotibarren, Altunaren aurka 22-14 irabazi ondoren.

Finaleko hirugarren partiduan izango da eskualdeko bigarren pilotaria: Behar Zana elkarteko Urbietak jokatuko du maila nagusian eta Azkoitiko Juaristi izango du aurkari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!