Ataria Bertso Jaialdia 2019

Urtarrilaren 19an izango da Ataria Bertso Jaialdia

Ataria 2018ko abenduaren 14a

Andoni Egaña, joan den urteko jaialdian

Atarikideek astelehenetik aurrera erosi ahal izango dituzte emanaldirako sarrerak. Atarikide ez direnentzat, aldiz, urtarriletik aurrera jarriko dira salgai.

Eskualdeko bertsozaleentzat ezinbesteko hitzordua da Ataria Bertso Jaialdia, urtero jendez betetzen baita Leidor antzokia. Aurtengo bertso-festak badu data eta kartela: urtarrilaren 19an ospatuko da eta honako seikotea izango da oholtzan: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal eta Haritz Mujika. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre ariko da.

Atarikideek astelehenetik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak, Tolosaldeko Atariaren egoitzan bertan. Astelehenetik ostegunera, 12:00etatik 19:00etara etorri ahal izango da. Abenduaren 21ean eta 27an, berriz, 09:00etatik 13:00etara.

Atarikide bakoitzak gehienez bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, bakoitza 10 euroren truke. Atarikide ez direnentzat, berriz, urtarrilean jarriko da martxan salmenta, eta sarrerek 12 euroko salneurria izango dute.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!