Ataria Bertso Jaialdia 2018

Ataria Bertso Jaialdia 2018 osorik

bertsoa.eus 2018ko urtarrilaren 26a

Urtarrilaren 20an, TOLOSALDEKO ATARIAren bertso jaialdiak lepo bete zuen, beste behin, Tolosako Leidor aretoa. Aitor Mendiluze, Beñat Iguaran, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Agin Laburu izan ziren oholtzan, eta Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan.

Bertso zaleek gozatu ederra hartu zuten, sei bertsolarien aleekin. Bideoan duzue emanaldia osorik.

Eta hemen, Bertsoa.eus sareko plaza digitalak egin duen saioko hautaketa zabala.

 

Bestalde, jaialdian Ataria-ren urtebeteko harpidetza eta Mahalaren saskiak oparitu ziren. Hemen zozketaren irabazleak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!