Tolosaldeko Euskararen Mahaia eratzeko eztabaida, hilaren 12an, Lehiberrin

Ataria 2018ko abenduaren 10a

Eskualde mailako hizkuntza politika definitzeko helburua duen elkargunea eratzeko hausnarketarekin jarraitzeko II. Batzarra egingo dute, asteazkenean, euskalgintzan diharduten hainbat eragilek Lehiberri zentroan, 18:30etik aurrera.

Tolosaldeko Euskararen Mahaiaren etorkizuna eta 2019ko plangintza erabakitzeko elkartuko dira eskualdeko udal, ikastetxe, euskaltegi, tokiko komunikabide, euskara elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, UEMA eta zeharkako ikuspegia (bizikidetza, berdintasuna, aniztasuna-migrazioa) bermatzeko kolektibo, ordezkari eta teknikariak.

2017ko udaberrian Galtzaundi Euskara Taldeak egindako proposamena da bide honen abiapuntua eta une erabakigarrian sartu da prozesua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!