Aste honetako Hamaiketakoan, Villabonan burutu den "Matazak indarkeria sexistaren aurka izeneko ekimenaz hitz egin dugu. Bide batez, Villabonan bertan, Gurea erakusketa gelan ikusgai dagoen Ander Ortiz de Muruaren erakusketaz aritu gara eta Anoetan burutu duten Giza Eskubideen inguruko lehenengo kongresua ere izan dugu hizpide.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?