Azaroaren 24ko saioan nerabeekin batera zaletasunen lanketarekin jarraitzeko oraingoan Zozongo perkusio taldearen laguntza izango dute bost gaztelekuek. Musika, erritmoa, umorea eta dantzaz baliatuz nerabeekin izaera sortzailea sustatu nahi da. Ekitaldian parte hartzen duten nerabeek, beste herrietako gazteak ezagutzeko aukera izateaz gain, Zozongo taldearen energia, dantza eta mugimenduarekin gozatuko dute.
Hala, nerabeen parte hartzea bultzatu eta euren behar zehatzagoak ezagutuko dira. Bide batez, nerabeekin eta nerabeentzat aisialdirako proposamen berritzailea diseinatu nahi da. Eta aurrerago, asmoa da prozesuan parte hartzen duten gaztelekuetako eskaintza behar horietara moldatzea.